XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta honela, gure jatorrizko musika, grezitar eta keltarren kutsua onarturik, sartzen da Historiako ateetatik.

Erdi haroa (450-1450) Seigarren mendetik hamairugarreneraino Euskal Herrian geldiro batean ezarri zen Kristauera, eta beronekin batera gregoriano musika era.

Denbora hontan, ez zuen gure herriak musika era berri hori onartu: VII. mendean, kronikek dioten bezala, San Amandoren aurka bertsolari bat jarri zen.

Baina azkenean, oraindik berriak ziren elizetan, gregorianoa nagusitu izan zen.

Gertaera honen ezaugarritzat, XI. mende inguruan aurkitzen dira Eliz Liburuak, eta eliz-ateetan eta absideetan ordutik hona agertzen dira musikuen irudiak.

Sasoi hartan Iruinean zegoen Euskal Herriko musikaren bihotza.

Bertan aurkitzen dugu IX. mendean Leodegundia erregina zenaren eztai-kantua.

Abderraman II.aren jauregian zegoen Kalan abeslaria ere euskalduna zen.

Nafarroako erregetxea zen Europako musikuen, batez ere frantsesen, helburua.

XIV. mendean Iruinean erabili zen, lehenengoz Europan, nota minima orduko hosbakarra apurtzen zuen kortxea antzekoa.

Lehenengo musiku baten izena bertan Iruinean ezagutzen dugu:Jose Anttonena (Anchorena idaztietan,1.436 urte inguruan).

Baina lehenengo garai hau igarota, euskal musikaren muina Gipuzkoa eta Bizkaiaruntz doa.

Azpeitian jaio zen 1.461ean Joanes Antxieta, polifonista ospetsua, eta urte batzuk gutti gorabehera, Azkoitian, Gonzalo Martinez Bizkargi, musikaren teoriko handia.

Bertsolari batzuk ere baditugu, izen eta guzti ezagutuak: Antto Etxeleku(1.424), Arnaldo Ursua (1.412), Garzea Txurri (1.428).

Mende hartako egoera agertzen digu herri musikak.